Abluestojazz kontzertuetan azkena izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2015ko ira. 4a, 10:44
Paul San Martin Rythm Combo taldeko kideak entseatzen, kioskoan.

Bihar, zapatua, izango da Abluesstojazz kontzertuetan azkena, eta Liverpull Donostiako taldeak eskainiko du emanaldia, plazan, 22:30ean hasita.

Pop-rock estiloa jorratzen duen bikotea da, gau giro lasai bat igarotzen laguntzeko taldea. Joan den asteburuan Europako sega txapelketa zela-eta atzeratu zen iraileko lehen asteburura kontzertua, baina azken urteetan antolatzen ari garen abuztuko kontzertuen baitako ekitaldia da izatez.