Armeniako genozidioaren ehungarren urteurrena, margolanetan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2015ko eka. 17a, 14:30

Hamlet Sargsyan (Lusakert, Armenia) Azpeitian bizi da, duela 15 urtetatik. Bera da kulturgunean atzo, asteartea, jarri genuen erakusketaren egilea: 'Genozidio armeniarra: 100 urte'. "Iaz hasi nintzen prestatzen aurten urteurrena betetzen delako. XX. mendeko lehen genozidioa Armenian egin zutela aitor dadila lortu nahian gabiltza eta hau barrutik ateratzen zaidan garrasi bat da", azaldu du Sargsyanek. Erakusketa ekainaren 30a arte egongo da ikusgai, Sanagustin kulturgunean.