Txantxarien bisita izango du igandean Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2015ko api. 22a, 12:53

Igandean, hilak 26, Txantxariak ikuskizuna izango da Sanagustin kulturgunean. Abestuz, dantzatuz eta jolastuz momentu atsegina pasaraztea helburu duten lau lagun dira Txantxariak. Sarrera doakoa izango da.

Igande honetan, Txiki Biran emanaldien baitan, Txantxariak izango ditugu Sanagustin kulturgunean, 18:00etatik aurrera. Zer diren Txantxariak? Abestuz, dantzatuz eta jolastuz momentu atsegina pasatuaraztea helburu duten lau lagun dira. Familia eta haurrentzat egokia den proposamena da eta ondoen 3 eta 8 adintarteko gaztetxoenekin funtzionatzen badu ere, beste adintarteek ere oso ondo pasatzen dute.

Igandeko emanaldian Antxon, Txantxibiri, Maritxipi eta Arantxa Zabalete azalduko dira. Munduan zehar bidaiatzen dute txantxariek eta igandean Azpeitian egingo dute geldialdia. Ikuskizuna grabatu egingo dute, eta sarrera doan izango da. 

Taldearen informazio gehiago: http://www.txantxariak.com/