\'Fracking ez\' hitzaldia gaur, Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2015ko mar. 24a, 12:42
Fracking ez hilabetearen baitan, \'Fracking ez\' izenburudun hitzaldia eskainiko du gaur, asteartea, Iraitz Elordi Azpeitiko Fracking ez taldeko kideak. Sanagustin kulturgunean izango da hitzaldia, 19:00etan. \ \ Bestalde, Fracking ez erakusketa ere ikusgai da kulturgunean. \ \ Azpeitiko Gaztetxeak eta Sanagustin kulturguneak antolatu dute Fracking ez hilabetea, eta hainbat hitzaldi-eta izan dira azken asteetan.