Frackin ez hilabetearen baitan, 'La guerra del Fracking' dokumentala gaur Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2015ko mar. 11a, 12:06

Martxoan zehar Fracking-aren gainean hausnarrean aritzeko puntuak jarri ditugu Gaztetxeak eta Sanagustin kulturguneak elkarlanean. Aste honetan erakusketa jarri dugu kulturgunean eta gaur Gaztetxean dokumentala botako dugu, 21:00etan. 

Martxoan zehar Fracking-aren gaia landuko dugu eta horretarako hitzaldia, erakusketa eta hainbat dokumentalekin osatutaok egitaraua prestatu dugu Azpeitiko Gaztetxeak eta Sanagustin kulturguneak.

Aurreko astean hasi ginen, Gaztetxean bi dokumental ikusiz Fractura, la maldición de los recursos eta El caso Sarayaku. Atzo, Fracking ez erakusketa jarri genuen kulturgunean, datozen egunetan ikusgai egongo dena. Gaur, berriz, La guerra del fracking dokumentala botako dugu Gaztetxean.

Hilabetea bukatu aurretik izango ditugun beste ekitaldiak hauek dira:

- Hitzaldia: Fracking ez. Martxoak 24, asteartea, Sanagustin kulturgunean (19:00)

- Dokumentala: In transition 2.0. Martxoak 25, asteazkena, Gaztetxean (21:00).

- Dokumentala: Gasland 2. Martxoak 28, zapatua (19:00) eta martxoak 29, igandea (21:30), Soreasu Antzokian.