Zumba jaialdiarekin esango diote urteari agur bailarako ikastaroetako parte hartzaileek

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2014ko abe. 19a, 11:28

Ariketa fisikoak eta dantza uztartzen dituen modalitate honen jaialdia antolatu dute Zumba ikastarokoek eta ostiral honetan jaialdi handi batekin agurtuko dute urtea. Kontzertua, DJa eta zumba uztartuko dituzte gau berean.

"Zumba megamixa!". Hitz horiekin laburbiltzen dute ostiral honetan izango den ekitaldia. Bailarako zumba ikastaroetako lagunak bilduko dira urtea zumba erraldoi batez amaitzeko. Horrtarako "musika ona eta benetako zumba" antolatu dituztela diote.

Flowteka eta Rafijam musikariak izango dira oholtza gainean. DJ Jon Urbieta zumaiarra ere bai. Eta nola ez, zumba eta zumba egingo dute gau osoan zehar, Jhonson eta Josuneren gidaritzapean. Sariak eta zozketak ere egingo dituzte. Sarrerak saltzen jarri dituzte, hemen.