'Bi-hots, ikerlan bihurtzen den dantza ikuskizuna

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2014ko abe. 9a, 13:02

Igande honetan, Soreasu Antzokian (18:30), dantza garaikidearen beste ale bat ikusteko aukera ederra izango dugu, Javier Murugarren, Naiara Mendioroz eta Javier Olaizolaren eskutik. Musika eta mugimendua uztartzen ditu. Sarrerak kulturgunean eskuragarri edota Internetez.

Bi-hots itzulpengintza-azterlana da. Dantza eta soinu ikerlana, Txalaparta eta Hang-a bitarteko dituela. Lehena, egurrezko instrumentua, euskal ondarea, eta Hang-a, berriz, metalezko mekanismoa, batez ere musika-tresna bakarlari modura erabiltzen dena, bere sortzaile suitzarrek iraultza isila esaten diotena.

Dantzariak

Javier Murugarren: Amsterdamgo SNDOn graduatu zen koreografia-ikasketetan, eta 2008tik Lizarra bere jaioterriko Inkietas arte eszenikoen jaialdi urbanoa zuzendu eta antolatzen du. Performer eta jantzi-diseinatzaile modura Ibrahim Quraishi, Duda Paiva, Riccioti Ensemble, Trust Dance Company eta beste batzuekin egin du lan.
Naiara Mendioroz: 2000. urtean Nafarroako Gobernuko Dantza Eskola Ofizialean ikasketak burutu ondoren Amsterdamera joan zen, SNDOn ikastera. Urte berean dantza garaikideko DanceWEB beka jaso zuen, Vienako (Austria) Impulstanz-en aritzeko. Ordutik hainbat koreograforekin egin du dantza eta nazioartean dabil.

Fitxa

Egileak, koreografia, zuzendaritza eszenikoa: Javier Murugarren, Naiara Mendioroz.
Ekoizpena: Eusko Jaurlaritza.
Musika: Javier Murugarren, Naiara Mendioroz.
Soinuen diseinua: Javier Murugarren, Naiara Mendioroz.
Jantzien diseinua: Javier Murugarren.
Jantzien errealizazioa: Javier Murugarren.
Interpreteak: Javier Murugarren, Naiara Mendioroz eta Javier Olaizola.
Konposizio musikala I. zatia: Bingen Mendizabal.
Argiztapena: David Alcorta.
Iraupena: 50-60’.
Sarrerak: 6 euro aurrez/ 8 euro egunean. Eskuratu hemen.