'Amor en su punto' filma doan ikusteko azken aukera

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2014ko aza. 3a, 16:39

Filma irlandarra da, Teresa de Pelegrí eta Dominic Harari zuzendariek egina. Maitasuna eta komedia uztartzen ditu. Gaur emango dugu azken saioa, 21:30ean eta sarrera doan izango du.

Sinopsia: "Maitasun bolada txarrean dagoen Oliver (Richard Coyle) Dublineko kazetari gastronomikoa da. Berak idazten duen zutabean janariaz eta bikoteez dihardu eta arrakasta handia du. Bere maitasun bizitza, ordea, bestelakoa da; desastrea. Azken bikoteak uzten duenean bibiana (Leonor Watling) ezagutuko du eta, komunean ezer gutxi duten arrean, Oliver erakarrita sentitzen da".
Iraupena: 87 min.