Zea Mays taldeko kideak ezagutu nahi dituzu? Guk emango dizugu aukera

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2014ko ots. 26a, 12:40

Zea Mays zaleontzat berri on bat daukagu. Martxoaren 22an, talde bilbotarrak Azpeitiko Sanagustin kulturgunean joko du, Da disko berria aurkeztuz. Kulturguneak beraiekin egoteko aukera eskaintzen dizue kontzertua bukatzean; ezagutzeko, argazkiak ateratzeko, kontzertuaz hitz egiteko... Zozketa egingo dugu eta, parte hartzeko baldintza hauxe da: gaurtik zapatu iluntzera bitartean erostea sarrera. Izena hartuko zaizue erostean eta datorren asteazkenean emango dugu irabazlearen izena jakitera.  

Euskal Herrian puri-purian dagoen taldeetako bat da Zea MaysEra aurreko diskoarekin izandako arrakastak bultzaturik. Baina 1998an argitaratu zuten lehen diskoa. Ordutik lan asko egin dute dauden tokira iristeko, baina iritsi dira. Eta iritsiko dira Azpeitira ere, martxoaren 22an, hain justu. Da diskoa aurkeztera etorriko dira, gainera. Euren azken lan berria, azaroan aurkeztua.

Kontzertu gutxi eman dituzte orain arte, bira txiki bat eginez hiriburuetatik. Beste bira txiki bat egingo dute orain, eta Azpeitiko Sanagustin kulturgunean Da ezagutuko dugu. Baina norbaitek horrez gain beraiek ezagutzeko aukera ere izango du, hala nahi izanez gero. Zea Mays taldekoen gertutasunagatik, taldeak zortedun bati ateak zabalduko dizkio eta beraiekin egoteko aukera eskaini.

Horretarako, sarrera erosi behar duzue aste honetan, gaurtik zapatu iluntzera bitartean, Internet bidez edo kulturgunean bertan. Sarrerak eskuratzean izena hartuko zaizue eta datorren asteazkenean egingo dugu zozketa (Internetet bidez erostean datuak bete behar direnez handik hartuko dugu izena).

Zea Mays-eko kideak ezagutu nahi dituzu? Hor duzu aukera eder bat.