2014 Kultur bonoaren azken aleak

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2014ko ots. 25a, 17:52

Erantzun oso ona izan du aurten bonoak. Azpeitiko Sanagustin kulturgunea kooperatiba beraren helburuak ere gaindituta, azken txartel batzuk geratzen dira, hain zuzen, 18 kultur bono. Behin horiek salduta aurtengo kupoa itxi egingo da. Martxoaren amaierara arte jarraituko du bonoaren eskaintzak, apirilean sartuta itxi egingo baitugu bestela ere. 

"Kultur mugimendua indartu nahi dugu, herri kontsumoa bultzatuz." Hori esan genuen 2014ko kultur bonoa aurkeztean eta helburu horri heldurik, herritarrek abantaila ekonomikoak izatea nahi dugu. Horrela laburbildu daiteke kultur bonoaren proiektua eta jendeak eman duen erantzuna ikusirik halaxe ulertzen dela pentsatzen dugu. 18 bono besterik ez dira gelditzen.

Kultur eskaintza oparoa antolatzen saiatzen gara, guztion gustuei erantzuten. Orain arteko bideari jarraituko diogu, barietatea eta orekak zainduz eta ekitaldiak antolatuz. 

Momentuz datozenak hauetxek dira:

Martxoaren 9an: Figuranteak, antzerkia.
Martxoaren 21ean: Oroitza-penak monologoa (Joseba Usabiaga).
Martxoaren 22an: Zea Mays + Ezinean, kontzertua.
Apirilaren 3an: Laburbira film laburren proiekzioa.
Maiatzaren 3an: Esne Beltza, kontzertua.

Eta beste hainbat ekitaldi egongo dirabitarte horretan ere, datak zehaztu ahala argitaratuko ditugunak: Galtzagorriei, to Inaxito! umeentzako ikuskizuna, La Fuga taldearen kontzertua...

Bonoaren gaineko informazio gehiago hemen.