Metallicaren zein kanta nahi duzu entzun?

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2014ko urt. 14a, 18:01

Otsailaren 22an kontzertu handi bat izango dugu Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Metalhikak joko du! Ordu eta erdiko kontzertua eskainiko du taldeak, eta ez hori bakarrik. Gainera, zuek entzun nahi duzuen kantua ere joko dute. Horretarako lau aukera eman dituzte. Facebook bidez eman ahalko da botua eta gehien lortzen duen kantua joko dute.

Metallica. Izan den talderik handieneteko bat. Bada haien bertsio kantak egitera ausartu da Azpeitiko lagun koadrila bat. Zinez ongi dabiltza, dozena erdi hilabetetik gora kontzertua prestatzen. Kanta pila bat baztertu dituzte; beste hainbat joko dituzte. Baina aukera bat utzi nahi izan dizue, zueri entzuleoi, kantu bat aukeratzeko. Hauek lau aukerak:

Master of Puppets

Fight Fire With Fire

Sad But True

Whiplash

Aukeratu kanta bat eta esandakoa; otsailaren 22an, zuzenean entzungo duzu!

Kontzertua: Metalhika + DJ Oker.
Eguna: Otsailak 22, zapatua. 
Ordua: 23:00.
Sarrera5€.