Willis Drummond eta Total Heels taldeen kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2013ko aza. 19a, 12:44

Willis Drummond eta Total Heels taldeek abenduaren 6an, ostirala, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita emango duten kontzerturako sarrerak salgai jarri ditugu. Kulturgunean eta www.sanagustinkulturgunea.net-en daude eskuragarri, eta aurrez sei euro eta egunean bertan zortzi euro ordaindu beharko da sarrera.

Hemen bi taldeen gaineko informazioa:

Willis Drummond sekulan gelditzen ez den talde hauetakoa da. 2007an, anthology (autoprod) haien lehen diska kaleratu zutenetik, etengabe mugitu dira kontzertuak ematen, 5 urtez 200 kontzertu baino gehiago emanez festibaletan, gaztetxeetan bezala, Euskal Herrian, baita Belgikan, Frantzian, eta Estatu espainiarrean.

Diskografiari dagokionez, taldea bere bigarren lanarekin sartu zen kolektiboan (willis drummond, bIDEhUTS, 2009) eta hortan ere, orain arte etengabe jarraitu du bere bidea. 2010an, Psilocybenean grabatutako kontzertu bat kaleratu zuten (zuzenezkoak #2), eta 2011n istanteak estudioko lana argitaratu.

Azaroaren 19an kaleratu da willis drummond-en 4. albuma : A ala B (bIDEhUTS, 2012)
Diskak 10 kantu biltzen ditu, Karlos Osinagak eta Inigo Irazokik grabatuak Tolosako Bonberenean, eta Burke Reid-ek nahasiak Torontoko Bronco estudioan. CDaren edizioaz gain (digisleeve), LP formatuan ere argitaratua da eta bertsio digitala ere deskarga daiteke bandcamp plataformaren bidez hemen (willisdrummond.bandcamp.com). Artea, Ramon Zabalegiren obra da berriz ere (istanteak, Txinaurriak,…) eta litografia lan batean oinarritzen da.

Total Heels Danimarkako talde rockeroak Willis Drummond-ekin bira egingo du. Zuzeneko potentea dute, inondik ere, eta Sanagustin kulturgunean zuzenean ezagutuko ditugu.