Sarrerak agortuta

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2013ko urr. 7a, 13:32

Egun handia izango da azaroaren 1ekoa. Jadanik ez da sarrerarik gelditzen Berri Txarrak, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Egurra ta kitto! taldeek eskainiko duten kontzerturako. Astebetean saldu dira guztiak —kultur bonoa duzuenok, dakizuen bezala, erreserbatuta dituzue sarrerak eta lehiatilatik pasa behar duzue kontzertuaren egunean—.

Berri Txarrak taldeak Haria diskoaren bira amaitzea erabaki du eta azken kontzertuak eskainiko ditu. Horietako bat, Sanagustin kulturgunean joko dutena izango da, azaroaren 1ean (ostirala).