Bihar jarriko ditugu salgai Berri Txarraken kontzerturako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2013ko ira. 26a, 13:40

Bihar, ostirala, 18:00etatik aurrera jarriko ditugu salgai Berri Txarraken kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean. Aurrez erosiz gero 14 eurotan egongo dira salgai eta egunean bertan 17 euroren truke eskuratu ahal izango dira. Datorren astean, gure webgunetik ere erosi ahal izango dituzue sarrerak. Azaroaren 1ean, 23:00etan izango da kontzertua.