Azaroaren 1ean Berri Txarrak taldeak joko du Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2013ko ira. 19a, 17:03

Haria diskoaren bira amaitzeko azken kontzertuak emango ditu eta horietako bat Azpeitian izango da. Sarrerak non eta noiz egongo diren saltzen datorren astean argituko du kulturguneak.

Kultur bonoa dutenek sarrerak erreserbatuta dituzte eta egunean bertan lehiatilan eskatuta eskuratuko dituzte. (Bideoan, aste honetan atera duten bideoklipa, Iraila kantua, aurten eman duten kontzertuetako batean grabatua).