Eñaut Elorrietaren kanta berria

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2013ko api. 24a, 12:34

Maiatzaren 17an aurkeztuko du Eñaut Elorrietak  'Deserriko kantak' izeneko lehen bakarkako diskoa. Bideoan duzue bertan joango den kantetako bat; 'Geografia' izeneko kanta bikain bat. Maiatzaren 25ean Sanagustin kulturgunean joko duen kontzerturako sarrerak aste honetan egongo dira kulturgunean salgai eta internetez jadanik saltzen hasita daude.

Kontzertua: Eñaut Elorrieta.
Eguna: Maiatzak 25, zapatua.
Ordua: 23:00.
Sarrerak: 10€ aurrez /egunean 12€.