Azken orduko aldaketa larunbateko kontzertuan

Jon Basagurengaisorik dago eta beraz Izaki gardenaren kontzerturik ez dugu izango bihar (larunbata) Sanagustinen. Haren ordez, Arrutiko intxaurrak izen artistikoaren atzean gordetzen den Ane Arruti izango da Kalakanen aurretik abestuko duena. 23:00etan hasiko da. Eta gogoratu ere, igandean 'Pottola' antzerkia izango dugula, 19:00etan.

Kontzertua: Kalakan + Arrutiko intxaurra.
Eguna: Apirilak 13, zapatua.
Ordua: 23:00etan.
Sarrerak: Aurrez 8€ / Egunean 10€. (Kultur bonoarekin doan ikus daiteke).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide