Bihar txapel honek jabea behar du

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2013ko mar. 21a, 11:40

Eta gordeta dagoen bere bikiak ere bai. Interesatuek idatz dezatela kom@sanagustinkulturgunea.net izena emanez edo kulturgunea bertan eman dezatela, 12€ren truke. Korrikaren aldeko mus txapelketa!! Hartu parte. 22:00etan hasiko da karta-jokoa.

Sariak

Irabazleentzat txapel, kultur-bono eta ardo botila bana izango dira. Bigarrenak, berriz, Sanagustinen afari bana irabaziko du, eta gainontzekoen artean hainbat kultur-produktu zozketatuko dira (sanagustineko ekitaldietarako sarrerak etabar).