Iluntzean ikusiko ditugun film laburretako batzuren trailerrak

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2013ko mar. 13a, 12:11

Gaur, asteazkena, 21:00etan hasita Laburbira film laburrak ikusiko ditugu; 8 guztira. Jarraian dituzue zeintzuk diren eta haietako batzuren aurkezpen bideoak. Hemen duzuen hau Azpeitiko Erabaki produkzioaken 'Oinaze egoitzak' film laburrarena duzue.

Ekitaldia: Laburbira film laburrak.
Egunak: Martxoak 13, asteazkena.
Ordua: 21:00.
Sarrera: 3€ —Kultur bonoarekin doan—.

Botako diren film laburrak:

1. Berriro igo nauzu (Carlos Rodriguez, 9:25 minutu).

Sinopsia: Azken 150 urteotako euskal baserriaren bilakaeraren hurbilpen bat egiten du filmak, Kirmen Uriberen testu batean oinarrituta. Dokumentala eta fikzioa nahasten dituen laburmetraia, Gipuzkoako hainbat baserritan grabatutakoa. Mundu mailako 20 bat jaialditan izan da aukeratua eta Alemanian, italian eta Espainian hainbat sari jaso ditu".

2. Oinaze Egoitzak (Erabaki produkzioak, 9:30 minutu).

Sinopsia:  Bi pertsonaia bereziren arteko ezinezko amodio batek beraien ahuldade eta gabeziak azaleratzen ditu.

3. Elkartea (Kote Camacho, 16 minutu).

Sinopsia: Aspaldiko lau lagun elkartean biltzen dira afaltzeko. Haietako bat, zeini besteek arrastoa aspaldu galdu zioten, oso egoera ekonomiko larrian bizi da. Besteen jarrera orokorra, laguntza eskaintzearena izango da, hasiera batean behintzat. Benetako konpromisoa hartzea ordea, ez da hain erraza izango.

4. Deus Et Machina (Koldo Almandoz, 8:30 minutu).

Sinopsia: Langilea egunero joaten da fabrikara lanera. Eginbehar zehatz bat egin dezakeen langile bakarra da. Egunero makinak pizteko zeremoniari ekin eta bere lan zehatz eta monotonoari helduko dio. Gaur, ordea, erabaki bat hartu du.

5. Desentxufatuak (Bernues anaiak, 9:45 minutu).

Sinopsia: Zer egiten duzu dagoeneko ez duzula balio esaten dizutenean, gizarteak albora uztean? Nola egiten diozu aurre azken aurrerakuntza teknologikoak nagusi diren munduari telebista zahar bat baino ez bazara?

6. Hamaiketakoa (Telmo Esnal, 4 minutu).

Sinopsia: Eguero, ordu berean, Antoniok eta Santik elkarrizketa berezi bat dute. Hiru emakume dira horren lekuko.

7. Tortila (Iñigo Lopez, 8:15 minutu).

Sinopsia: Bere senarrak ematen dizkion tratu txar eta irainak direla-eta, emakume batek harremana bukatzea erabakitzen du...

8. Beerbug (Ander Mendia, 8 minutu).

Sinopsia: Joek errepide ertzeko gasolindegi batean lan egiten du. Egun batez, garagardo bat edateko atseden hartzea erabakiko du. Edariaz gozatzeko ahaleginak huts egingo dio, norbait lapurretan ari baitzaio muturren aurrean.