Juan Jose Ibarretxe martxoan 'Aho bizarrik gabe'

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2013ko ots. 21a, 11:20

Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiarekin solastuko gara, datorren hilaren 12an, 19:30ean. 'Aho bizarrik gabe' zuzeneko solasaldien bigarren saioa izango da —Martxelo Otamendi izan berri dugu aste honetan bertan lehen gonbidatu gisa—. Uztarria Komunikazio Taldea, Urola Kostako hitza, Erlo Telebista eta Azpeitiko Kultur Mahaia-Sanagustin kulturgunearen artean antolatutako solasaldi zikloak dira.

Oro har, bi hilean behin izango dira solasaldiak. Dena dela, gonbidatuen agendak markatuko du hitzordua eta apirilean izango dugu ondorengo solasaldia.

Aho bizarrik gabe da solasaldion leloa, Imanol Lazkano bertsolariaren liburuaren izenburua bera.

Solasaldien ezaugarriak

- Helburua: kalitateko eta prestigioko saioak antolatzea Azpeitian, euskaraz.
- Gonbidatua: Euskal Herriko pertsona ezagun bat, euskalduna. Kontuan hartu pluraltasuna: arloa, sentsibilitatea... 
- Formatoa: kazetari batekin solasaldia gonbidatuak. Kazetariak gaiak aipatu —puntuak jarri—, gonbidatuak gogoetak egin ditzan.
- Kazetaria: Azpeitiko bat. Txandatzen joan.
- Maiztasuna: oro har, bi hilean behin.
- Tokia: Sanagustin kulturgunea. 
- Eguna-ordua: asteguna (asteartea-asteazkena), arratsean. 
- Iraupena: ordubete pasatxo. 
- Ekitaldia: irekia.

Antolatzaileak

- Kultur Mahaia-Sanagustin kulturgunea.
- Uztarria Komunikazio Taldea.
- Erlo Telebista.
- Urola Kostako Hitza.

Orain arte egindakoak

- Martxelo Otamendi (2013ko otsaila).