Bikaina izan zen atzoko kontzertu lirikoa

'Begirada bi-Betiko kantak' diskoa kaleratzear dagoenean, aurrez, zer aurkituko dugun bertan entzuteko aukera izan genuen, atzo, Sanagustin kulturgunean. Kanta zahar eta aski ezagunak direnak biziberritu dituzte, batzuk moldatuta. Ainhoa Zubillaga (mezzosopranoa), Olatz Saitua (sopranoa) eta Iñaki Salvador (pianojolea) hirukotearen proiektua da. Bideoan ikusi eta entzungo duzuen moduan, zoragarria, atzoko kontzertua bezalaxe.

Bideo gehiago ikusteko: hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide