Gaizka Otamendiren erakusketa Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2012ko abe. 4a, 11:01

Akuarela eta tinta paperean teknikarekin egiten ditu lanak: "Lerro gurutzaketek ematen duten aukeretaz baliatuz eta gero kolorea emanez, errealitatera gerturatzen diren formak aurkitzen saiatzen naiz". Abenduaren 17 arte egongo da. Egun horretan, abenduko bigarren erakusketa jarriko dugu, Mirian Quintana eta Beatriz Pozo Arte eta Diseinu Ikastegiko irakasleena.

Izena: Gaizka Otamendi (1984)
Izenburua: Ez du.
Teknika: Akuarela eta tinta paperean.
Iraupena: Abenduaren 3tik 17ra.
Webgunea: www.argibeltza.com