'Rara' filma emango dute bihar Paradisu Zineman

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema 2017ko aza. 21a, 13:04

Paradisu Zinema zineklubak hitzordu berria jarri du biharko, asteazkena, zinemazaleekin. Pepa San Martin zuzendariaren Rara (Txile, 2016) da Soreasuko Dinamoan emango duten filma, 21:00etan hasita. 13 urteko Sara da filmaren protagonista. Hark lagunekin, mutilekin eta guraso aspergarriekin dituen hartu-emanak dira pelikulako pertsonaien bizipenen kontakizunaren ardatza. Sari bat baino gehiago eskuratu dituen filma da; besteak beste, Latinoamerikako film onenaren saria eman zioten iazko Donostiako Zinemaldian.