Bihar itzuliko da Paradisu Zinema, 'Dean Slow Ahead' filmarekin

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema | Kultura | Artikulua
2017-01-11 11:40

Dean Slow Ahead-eko irudia.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Gabonetako oporren ostean, bueltan da Azpeitiko Paradisu Zinema zinekluba. Bihar, osteguna, eskainiko dute urteko aurreneko pelikula, 21:00etan hasita Soreasu antzokian. Dean Slow Ahead izango da eskainiko duten filma. 

Nazioarteko uretan noraezean doan gizateriaren parte baten ikuspegi apokaliptikoa erakusten duen filma da Dean Slow Ahead, suspensez betea. Fair Lady zamaontziak itsasoa zeharkatzen du, eta Filipinetako eskifaia du. Motorren erritmo hipnotikoak langileak irensten dituen makineriaren mugimendu etengabea erakusten du.

Mauro Harcek zuzendutako film dokumentala da Dean Slow Ahead, 2015ean Suitzan ekoiztutakoa, eta 74 minutuko iraupena du.

Urteko bonoa salgai

 Paradisu Zinemak urteko bonoa jarri du salgai 30 eurotan, eta Sanagustin kulturgunean zein Soreasu antzokian eskuratu daiteke. Bonoa erosten dutenek, trukean urtean zehar eskainiko dituzten 14 film doan eta Mendi Tour jaialdiko bi saioak erdi prezioan ikusi ahal izango dituzte. Bestalde, Paradisu Zinemako kideek jakinarazi dutenez, iaz bezala aurtengoan ere Zine klub Eguna antolatzen ari dira, eta urteko bonoak egun horretarako ere balioko du.

Paradisu Zinemak emango dituen filmen inguruko informazio gehiago, kulturaz.eus atarian.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa