'Taxi Teheran' ikusgai gaur, Paradisu Zineman

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema 2016ko aza. 17a, 10:52

Gaur, osteguna, Taxi Teheran film dokumentala eskainiko du Paradisu Zinema Azpeitiko zineklubak, 21:00etan hasita, Soreasu antzokian. Zineklubaren denboraldiko laugarren filma da Taxi Teheran, eta, besteak beste, gaztetasunean eta bizitzen jarraitzeko nahian oinarritzen da.

Taxi bat Teheraneko kaleetatik dabil. Auto barruan dagoen kamera baten bitartez, gidariak (Jafar Panahi zine zuzendariak) Iraneko gizartea nolakoa den erakustea du helburu, taxista lanak egiten dituen bitartean bezeroekin izaten dituen hizketaldien erakutsiz.

2015an Iranen ekoiztutako film dokumentala da Taxi Teheran. 82 minutuko iraupena du. Sarrerak aurrez eros daitezke 4 eurotan, www.kulturaz.eus/zinea webgunean.