'Court' filma ikusgai izango da bihar Soreasun, Paradisu Zinemaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema 2016ko urr. 19a, 11:31

Bihar, osteguna, Court (Gortea) filma eskainiko du Paradisu Zinema Azpeitiko zineklubak, 21:00etan hasita, Soreasu antzokian. Zineklubaren denboraldiko bigarren filma da biharkoa. Court Narayan Kanbleren istorioa kontatzen duen pelikula da, eta benetako gertakizun batean oinarritzen da. 

Narayani, 65 urteko irakasle eta abeslariari, bere letren ondorioz langile batek bere buruaz beste egin izana leporatuko diote. Epaiketa gogor baten ostean, erruduntzat joko dute Narayan. Istorio horren bitartez, Indian izaten diren prozesu judizialen drama salatzen du filmak. 

2014an ekoiztutako filma da Court, eta drama nahiz komedia generokoa da. 

Sarrerak aurrez eros daitezke 4 eurotan, www.kulturaz.eus/zinea webgunean.