Gaur, 'Pollo con ciruelas' filma izango da ikusgai Soreasun

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema 2013ko ots. 20a, 10:46

T3. Zine Klubak antolatu du film emanaldia osteguneroko legez, eta 21:30ean hasiko da.

Gaur, osteguna, Pollo con ciruelas filma izango da ikusgai Zine klubean. Beti bezala, 21:30etan hasiko da, Soreasun.

ZUZENDARIAK: Marjane Satrapi eta Vincent Paronnaud

HERRIALDEA: Frantzia- Belgika- Alemania

IRAUPENA: 91 minutu

GENEROA: Komedia dramatikoa

URTEA: 2011

Teheran, 1958. Nasser Ali Khan bibolin-jole bertutetsu bat da. Bere garaiko bibolin-jolerik onena. Baina emaztearekin izandako haserre batean, azken honek bere bibolin kuttuna hautsi zionetik Nasser-ek ez du bizitzen segi nahi. Bere istrumentu maitea ordezkatuko duen beste bibolinik ez topatzean, ohean sartu eta heriotzari itxarotea erabaki du.

Ohean etzanda barne-bidai bati ekingo dio, bere bizitza, bere artea eta bere izaeraren zegatiak topatu nahian. Itxaronaldi luze horretan plazerra, poza, beldurra, aspermena ezagutuko ditu berriz eta bere gaztarora, bere amarengana eta Azrael, Heriotzaren Aingeruarekin hitz egitera, eramango duten amets melankoliatsu eta alaiak edukiko.

Amets horien laguntzaz Nasser-en bizitzako puzlearen zatiak elkar lotzen hasi ahala bizitzen jarraitu nahi ez izatearen  erabakiaren atzean bibolina puskatu izana baina arrazoi sakonagoak daudela ikusiko da. Bere bizitzako sekretu handia. Bibolin kuttun hark errepresentatzen zuen guzti hura.

Marjane Satrapi, Rasht (Iran), egungo komikigile garrantzitsuenetariko bat da, Vincent Paronnaud, berriz, zinegile eta istoriagile frantziarra. Persepolis (2007) komikitik filmera pasatzean lortutako arrakasta eta gero, 2011an, berriz biak batera, filme berezi hau plazaratu zuten,“Poulet aux prunes, 2011(Pollo con ciruelas), filmeko protagonistaren jaki gustokoenaren izena daraman filme goxo, original, bitxi eta fantasiatsua.