Ostegunean, 'Camara obscura' ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema 2013ko ots. 5a, 18:02

Bihar, osteguna, 21:30etatik aurrera Camara obscura filma izango da ikusgai Zine Klubean, Soreasu antzokian. Hemen filmaren nondik norakoak:

Ane ikusmena galdu duen 13 urteko nerabe bat da. Bere adineko lagunek egiten dizkioten arbuio eta gutxiespenei aurre egiteaz gain, beren alaba sendatzeko atsedenik gabe mediku eta ebakuntza posibleen bila obsesionatuta dabiltzan gurasoen gehiegizko babesa jasan behar ditu.

Uda partean, kostako udako etxean Antonio, bere osaba gaztea, ezagutuko du eta berekin argazkigintza. Anerentzat haize freskoa izango da Antonio, bere gaixotasunagatik nerabe izaten uzten ez zaion inguruan.

Emakumeek idatzi, zuzendu eta protagonizatutako fikziozko filme bat da Camera Obscura, ikusmen urritasuna duten pertsonen egoera behingoz gizartean normalizatu behar denaren aldarrikapen argia.

OTSAILAK 7.........................'CAMERA OBSCURA'

Zuzendaria: Maru Solores

Herrialdea: Euskal Herria

Iraupena: 90 minutu

Generoa: Drama

Urtea: 2011

---

T3. Zine kluba. Sorrera: 1976. / iagirretxe@hotmail.com / Zinema ez komertziala eskaintzen du taldeak, herrialde desberdinetakoak. Filma emanaldiak bukatu ondoren, hausnarketak eta eztabaidak egin izan ditu. Horrez gain, Azpeitiko Zine Klubak bere ibilbidean hainbat pelikula egin ditu. / uztarria.com/komunitatea/zinekluba/ Informazio gehiago