Le havre

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema 2012ko mar. 13a, 22:09

El havre_cartel 2.indd

Martxoak 15, gaueko 21:30etan Soreasun, 3 euroren truke Le Havre   filma ikusteko aukera izango dugu, berriro oraindela aste batzuk izan genituen arazoak konpundu ostean. Aukera polita Aki Kaurismaki zuzendari finlandiarraren azken filma ikusteko.

 

Marcel Marx, idazle ezagun bohemio bat, bere borondatez Le Havre-ra (Frantzia) autoexiliatu da eta bertan bizitzen jarri. Itsasertzeko hiri honetan zapata garbitzaile gisa lan eginez gustura bizi da, lanbide honi esker jendearengandik gertuago bizi dela iruditzen baitzaio.

Bere literatur anbizioei agur esan eta bizitza lasai eta zoriontsu bat darama bere emaztea, Arletty, bere lana eta bere tabernarik gustokoenaren artean.

Baina ordura arteko bere gorabehera handirik gabeko bizitzak aldaketa itzela jasango du alde batetik, Arletty gaixotzean eta bestetik Afrikatik datorren adin-txikiko mutiko bat bere bidean gurutzatzean. Borroka berri honetan bere baikortasuna eta auzoko bizilagunen solidaritatea izango ditu arma bakarrak.

 

ZUZENDARIA: Aki Kaurismäki

AKTOREAK: Jean-Pierre Léaud, Kati Outinen, Jean-Pierre Darroussin

URTEA: 2011

HERRIALDEA: Algeria, Finlandia, Frantzia, Norvegia

IRAUPENA: 93min