Drive

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema 2012ko mar. 6a, 19:53
drive-poster


Martxoak 8, gaueko 21:30etan Soreasun, 3 euroren truke Drive ikusteko aukera izango dugu.

Zuzendaria: Nicolas Winding  Refn

Urtea: 2011

Herrialdea: AEB

Aktoreak: Ryan, Gosling, Brian Craston, Carey Mulligan, Albert Brooks,…

 

Egunez, Driver (Ryan Gosling) tailer bateko langilea  eta zineko gidari espezialista da. Baina gau batzuetan, noizean behin bada ere, delitugileen gidari gisa egiten du lan. Shannon-ek (Brian Cranston), bere nagusiak, ongi ezagutzen ditu Driver-en dohaiak bolantean eta komisio baten truke, Driver zine eta telebistako zuzendari edota delituaren lekutik alde egiteko gidaririk onena behar dutenekin jartzen du kontaktuan.  

Baina bere munduak aldaketa handia jasango du Irene (Carey Mulligan), senarra gartzelan eta mutiko txiki bat duen, bizilagun ederra ezagutzean. 

Thrillerra, akzioa, drama, zine beltza gustuko dituztenentzat ezinbesteko filma. Hainbatentzat 2011-ko filmerik onena.


Le Havre filma berriz datorren astean ikusi ahal izango dugu, oraindik ez dakigu ordea jatorrizko hizkuntzean edo bikoiztuta ikusi ahal izango dugun.  Beraz, oraindela bi aste gertatutako gertakariaren ondoren filma ikusteko gogoarekin geratu zirenak aukera izango dute filme ikusteko.