Barkatu eragozpenak

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema 2012ko ots. 24a, 16:59

Atzo zineklubak Le Havre filma eskaintzeko asmoa zuen. Orain dela aste batzuetako gertakariaren ostean hiru astetako geldiunearen ondoren, han geunden Aki Kaurismakiren azkeneko lana ikusteko zain, baina distribuidoreak bidalitako kopiak emandako arazoen ondorioz bertan behera gelditu behar izan zuen emanaldiak.

Gaur aurkeztu dugu kexa distribuidorara eta azalpenen zain gaude oraingoz. Momentuz, beraz, ez dakigu noiz proiektatu ahal izango dugun Le Havre filma.

Barkamena eskatu nahi dizuegu bertara gerturatu zineten guztioi ezhoiko gertakari honek sortutako eragozpen eta endreduegatik. Martxoak 8ko Drive filmaren emanaldian elkar ikusiko dugulakoan, ondo
izan eta eskerrik asko.