Hizkuntza arazoa?

Erabiltzailearen aurpegia Orhantza Alegria 2012ko ira. 12a, 15:26
Azken asteetan komunikabide desberdinetan bolo-bolo dabilen gaia da Iosu Uribetxebarria preso gaixoarena. Oso larri egon arren ez dute askatu nahi, baina hau ez da gehien harritu nauena. Iosuz ari direnean bere bigarren abizena erabiltzen dute behin eta berriz, Bolinaga

Uribetxebarria abizena ahoskatzeko gai ez ote dira? 

Eta zalantza hau buruan nuela, Torre azkoitiarrak epaiketako azken saioan esandako esaldia etorri zait burura: "euskal herritarrak ez gaituzue ulertzen espainian...auzi honetan gaur bertan agerian gelditu den bezala...eta ez da hizkuntza arazo bat.. baizik eta da mentalitate arazoa...demokrazia arazoa" (Torre, Askatasunako kide izateagatik 8 urteko espetxera zigortu zuten eta oraindik espetxean dago)