Zorionak Skandalue eta The Friday's Crew taldeei

Erabiltzailearen aurpegia Orhantza Alegria 2012ko api. 19a, 15:49
Elkartasun Kantu Lehiaketa ia amaierara iritsi da. Duela hilabete batzuk oso zaila zirudien proiektua aurrera ateratzea lortu da hainbatek egindako lanari esker. 10 talde, 10 abesti eta aldarrikapen bat. Handia izan da lehiaketak hasieratik izan duen oihartzuna. Zuzeneko aurkezpenean Sanagustin bete zen eta ehunka herritarrek beren bozka eman zuten. Gero, interneteko blogak 10.000 bisita inguru izan ditu eta 2.231 bozka eman dira. Orain, epaimahikoak bere epaia eman du baina ikusteko dago ze talde izango den lehiaketako irabazlea. Zalantzarik gabe, Skandalue eta The Friday's Crew dira irabazteko aukera duten taldeak. Batzuek herritarren bozka gehien lortu dituzte eta besteek epaimahiaren puntuaziorik altuena. Bi taldeei zorionak eman nahi nizkioke, abesti bikainak sortu dituztelako. Eta modu batera edo bestera lehiaketan parte hartu duten herritar guztiei ere eskerrak eman nahiko nizkioke.  Bakoitzak bere lekutik, euskal preso politikoen eskubideak bermatzea lortuko dugu!