Zabalik da oilagor ehizarako denboraldi berrirako txartelen izapideak egiteko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea 2023ko ira. 21a, 14:27
Oilagor bat.

Txartelen tramitazioa Ollagorra elkartean egingo dute astelehenean, irailaren 25ean, 19:00etatik 20:00etara. Urriaren 10ean, asteartez, berriz, ordu eta leku berean jaso ahal izango dituzte herritarrek txartelak.

2023-2024ko oilagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak eskatzeko epea zabaldu du Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteak. Txartelen tramitazioa elkartean bertan egin ahal izango da datorren astelehenean, irailaren 25ean, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Urriaren 10ean, asteartez, berriz, ordu eta leku berean jaso ahal izango dituzte herritarrek txartelak.

Bestalde, nahi duenak bere kasa ere bete ahal izango ditu izapideak, federazioak horretarako dituen bide desberdinak baliatuta.