Oilagor ehizarako erabilitako txartelak itzultzeko aukera izango da hilaren 22an

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea | Besterik | Artikulua
2018-02-14 20:55

Hilaren 22an Ollagorra elkartean izango da txartelak itzultzeko aukera, 19:30etik 20:30era. Arrantzarako federatu txartela egin nahi dutenek ere otsailaren 22an eskatu ahal izango dute, leku eta ordu berean.

Ostegunean, otsailaren 22an, oilagorren ehizarako denboraldian zehar erabilitako txartelak jasoko dituzte Ollagorra elkartean, 19:30etik 20:30era bitartean.

Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteak jakinarazi duenez, denboraldian zehar erabilitako txartelak itzultzea "derrigorrezkoa" da. Horregatik, nahi dutenei Ollagorra elkartetik pasatzeko aukera eskaini diete. Hala ere, jakinarazi dute "norberak bere kabuz" ere egin ahal duela, federaziora zuzenduta.

Arrantzarako federatu txartela egin nahi dutenek ere otsailaren 22an eskatu ahal izango dute, leku eta ordu berean. Hau da, ostegunean, 19:30etik 20:30era bitartean Ollagorra elkartean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa