Oilagor ehiza denboraldirako txartelen tramitazioak egingo dituzte Ollagorra Elkartean

Elkartean bertan egin daitezke tramitazioak, irailaren 21an, ostegunean, 19:30etik 20:30era bitartean.

2017ko oilagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak tramitatzeko epea zabaldu du Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkarteak. Txartelen tramitazioa elkartean bertan egingo dute, irailaren 21an, ostegunean, 19:30etik 20:30era bitartean.

Urriaren 5an, osteguna, ordutegi eta leku berean, jaso ahal izango dira txartelak. Norberak ere bete ahal izango ditu tramiteak, federazioak dituen bide desberdinak baliatuz.