Igandean zabalduko den arrantza denboraldirako jakin beharreko batzuk

Apirilaren 3an ireki eta uztailaren 31 arte, San Inazio egunera arte, luzatuko da aurtengo arrantzarako sasoia.

Igandean, apirilak 3, zabalduko da aurtengo arrantza denboraldia. Hori dela eta, Ollagorra elkarteak jakin beharreko batzuk ekarri nahi ditu hona.

Denboraldia uztailaren 31 arte, San Inazio egunera arte, luzatuko da.

Ahaztu gabe, aurten ere, arrantzaleko harrapatu daitekeen amuarrain kopurua hirukoa izango da, eta amuarrainek gutxienez 22 zm-ko eta gehienez 35 zm-ko neurria izan beharko dute. Neurri horietan sartzen ez diren guztiak uretara itzuli beharko dira.

Arrantza jarduera egin ahal izateko, lizentziaren jabe izatea eta hori ordaindua dugunaren ziurtagiria beharrezkoak dira.

Beztalde, apirilaren 17an, urtero legez, herri mailako arrantza txapelketa izango dugu.

Besterik gabe, Ollagorra elkartetik, kirol hau atsegin duzuen guztioi gozatu dezazuela opa dizuegu.