Oilagor ehizarako erabilitako txartelak itzultzeko aukera izango da otsailaren 25an

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea 2016ko ots. 18a, 10:35

Ollagorra Elkartean izango da txartelak itzultzeko aukera, 19:30etatik 20:30era. Arrantzarako federatu txartela egin nahi dutenek ere otsailaren 25ean eskatu ahal izango dute, leku eta ordu berean.

Hurrengo asteko ostegunean, otsailak 25, oilagorren ehizarako denboraldian zehar erabilitako txartelak jasoko dituzte Ollagorra Elkartean, 19:30etatik 20:30era bitartean.

Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkarteak jakinarazi duenez, denboraldian zehar erabilitako txartelak itzultzea "derrigorrezkoa" da. Horregatik nahi dutenek Ollagorra Elkartetik pasatzeko aukera eskaini diete. Hala ere jakinarazi dute, "norberak bere kabuz" ere egin ahal duela, federaziora zuzenduta.

Arrantzarako federatu txartela egin nahi dutenek ere otsailaren 25ean  eskatu ahal izango dute, leku eta ordu berean. Hau da, otsailaren 25ean 19:30etatik 20:30era bitartean Ollagorra Elkartean.