XXXIV. Ollagorra usakume tiraketa arrakastatsua

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea 2015ko uzt. 27a, 11:15

Joan den zapatuan, hilak 25, jokatu zen XXXIV. Ollagorra Txapelketa, eta 140 parte-hartzaile izan ziren. Jose Mari Illarramendi herritarra izan genuen irabazlea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Jose Mari Illarramendi, txapela jasotzen, elkarteko lendakaria den Mikel Zendoiaren eskutik

Egun osoan zehar egin zen txapelketa Lapatxeko zelaietan. Parte hartzaile eta ikusle asko gerturatu ziren eta denak oso gustura ziren txapelketaren mailarekin eta ikusgarritasunarekin. Giroa lagun izan zen, lainaturik eta euri tanta batzuk izan arren, bero handiegirik ez baitzuen egin.

140 parte-hartzaile izan ziren guztira, adin guztietakoak, herri ezberdin ugaritakoak eta maila ezberdinetakoak. Emakumeak falta izan ziren parte-hartzaileen artean, eta emakumeentzako sariak jaberik gabe gelditu zen. Tiratzaile guztien artean, 8k egin zuten Full Plenoa eta orokorrean usakume asko jo ziren.

Arratsaldeko azken orduan, desepantean, eguneko unerik zoragarrienetarikoa gertatu zitzaigun. Irabazlea nor zen jakiteko lau aukera behar izan baitzituzten eta horretarako borrokan herritar bat genuen Jose Mari Illarramendi. Oso maila handia erakutsiz, mereziriko saria jaso zuen.

Ollagorra elkarteak eskerrak eman nahi dizkie laguntzaile guztiei eta bertara parte hartzera naiz ikustera eta animoak ematera gerturatu ziren guztiei.

Sailkapena:

Garailea:
1- Jose Mari Illarramendi
2- Jose Antonio gil
3- Juanjo Olano 
4- Gaspar Loidi  
5- Aitor Ezeiza
6- Aitor Lopez
7- Inigo Otegi 
8- Luis Angel Alberdi
9- Jesus Zabaleta
10- Ion Lasa Otaegi 

Veteranoa:
Jesus Zabaleta

Herrikoa:
Jose Mari Illarramendi

Bazkidea:
Mikel Zendoia

Mikel Zendoia, lehen bazkidearen saria jasoaz, Iñaki Azkue arduradunaren eskutik.