Leire Zelaiak irabazi du XXIV. Herriko Amuarrain Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea 2015ko api. 21a, 00:27

Joan den Igandean, hilak 19, jokatu zen XXIV. Herriko Amuarrain Txapelketa, eta 25 arrantzalek hartu zuten parte. Guztira, 13 amuarrain harrapatu zituzten. Alebin mailako Leire Zelaia izan zen irabazlea Ollagorra Elkarteak antolatutako txapelketan. Amuarrain handienaren saria, berriz, Eñaut Zubizarretak eskuratu zuen, 422 gramoko amuarraina arrantzatuta.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Goizeko 09:00etan Enparan Dorretxean elkartu eta ordu erdira izena emandako gazte denak ibaian sartuta ziren. 11:30ak arteko tartea zuten amuarrainak harrapatzeko. 11:10etan jakin zen Leire Zelaia izango zela txapelduna, hiru amuarraineko kupoa harrapatuta zuelako. Uraren egoera ez zen arrantzarako egokiena, eta horrek amuarrain gutxi arrantzatzea eragin zuen. Baina zailtasun guztiei aurre eginez, partaideetan zen neska bakarrak erakutsi zizkigun dituen doainak.

Egun zoragarria izan zuten parte-hartzaileek eta umeek ederto pasatu zuten.

Sailkapena

Infantilak:

1- Eneko Larrañaga 
  - Haritz Txapartegi 
  - Iñigo Elotrza 
  - Ioritz Sagarna
  - Unai Bereziartua
  - Egoitz Beristain
  - Oier Mateos
  - Xabat Egurza

Alebinak:

1- Leire Zelaia
2- Eñaut Zubizarreta
3- Iker Aizpuru
4- Iñaki Arzalluz
5- Josu Alonso
6- Jon Sudupe
  - Iker Zabaleta
  - Haritz Amenabar

Benjaminak:

1- Eneko Odriozola
2- Josu Zelaia
  - Manex Cortes
  - Peio Odriozola
  - Manex Beristain
  - Julen Amenabar
  - Oier Larrañaga