Amuarrain Arrantza Txapelketa izango da apirilaren 12an

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea 2014ko mar. 31a, 12:07

Txapelketan benjamin, alebin eta infantil mailako gazteek hartu ahal izango dute parte. Izena Larrañaga Kirolaken edo Ollagorra Elkartean bertan (egun eta ordu jakinean) egin beharko da. Izena ematerakoan, nortasun agiriaren kopia, arrantzarako baimena eta gurasoen onarpen orria aurkeztu beharko dira. 

Azpeitiko Oilagorra Ehiza eta Arrantza alkarteak XXIII. Herri Mailako Arrantza Txapelketa antolatu du hilaren 12rako. Arrantza lehiaketa benjamin (2004-2005 urteen bitartean jaiotakoak), alebin (2002-2003 urteen bitartean jaiotakoak) eta infantil (1999- 2001 urteen bitartean jaiotakoak) mailakoentzako da.

Izena Larrañaga Kirolaken edo, bestela, apirilaren 3an Oilagorra elkartean eman ahalko da, 20:00etatik 21:00tara bitartean. Inskribatzerakoan nortasun agiriaren kopia, arrantzarako baimena eta gurasoen onarpen orria aurkeztu beharko dira. Gurasoen onarpen orria Larrañaga Kirolaken ere egongo dira eskuragarri. 

Txapelketa Urola ibaian egingo dute hilaren 12an. Arrantza saioa 09:30etan hasi eta 11:30ean amaituko da. Dena dela, lehiaketa egunean, arrantzale gazteek 09:00etarako Enparan Dorretxearen aurrera azaldu beharko dute.

Hainbat opari parte-hartzaileentzat

Lehiakide guztien artean hainbat opari banatuko dituzte antolatzaileek, eta arrantzale onenei ere sari ugari emango zaizkie: txapeldun orokorrari eta amuarrain handiena harrapatzen duenari garaikurra emango zaie, eta maila bakoitzeko hiru lehenengoek garaikurra, domina eta oparia jasoko dituzte.