Badator Trini, festarako gogoz!

Erabiltzailearen aurpegia Nuarbeko Jaiak 2016ko mai. 17a, 10:27
Beste urte batez hemen datorkigu Trini, festarako gogoz! Gure auzo txikiko festa handiak bultzatzen gabiltz azken urteotan Nuarben, pixkanaka-pixkanaka gorputza hartzen doazen jaiak. Aurten, 'Dispertsioarekin amaitzeko, hartu trena' egunarekin batera tokatzen dira jaiak. Ulertzen dugu horrelako ekitaldi bat alde batera uztea ez dela erraza, baina ahal den neurrian, lagundu bultzadatxo bat ematen auzoetako festei! Animatu eta gozatu gurekin festetan!\ \ Gogoratu, auzo txikian, festa handiak!\ \ Hau da aurtengorako prestatu dugun egitaraua:\ \ Maiatzak 21, larunbata\ \ - 16:00. Txupinazoa eta umeentzako puzgarriak.\ - 17:30. Irrien Lagunak.\ - 20:00. Triki poteoa.\ - 20:30. Herri afaria.\ - 23:30. Trinikiti Gaua: Izer eta Alabier, Elizagoien ahizpak eta Epelde eta Lutxurdio.\ \ \ Maiatzak 22, igandea\ \ - 12:00. Meza. Ondoren luntxa, musika eskolako trikitilariekin.\ - 17:00. Sokamuturra, Zezen Beltz elkartearen eskutik.\ Ondoren, Izer eta Alabierrekin erromeria.\ \ Maiatzak 23, astelehena\ \ - 17:30. Ume jolasak, tailerrak eta txokolatada.\ - Iluntzean, Laja eta Narbaizarekin erromeria.\ \ Igande arratsaldean autobus zerbitzua egongo da, Azpeititik Nuarbera joateko 16:30ean (anbulatorio aurrean) eta Nuarbetik Azpeitirako 19:30ean.\ \ Herri afarian parte hartu nahi dutenek, berriz, aurrez eman behar dute izena, Nuarbeko elkartean edo Facebook bidez mezu bat bidalita.