'Azpeitiarrez Natul' liburuxka aurkeztuko dugu zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | Euskara | Lotura
2018-01-22 13:58

'Azpeitiarrez Natul' liburuxka aurkeztuko dugu datorren zapatuan, hilak 27, 12:00etan, Sanagustin kulturgunean. Duela urtebete pasatxo hasi ginen proiektu honekin lanean, eta ehundaka hitz bildu ditugu, Azpeitiko hitzak eta esapideak bidali dizkiguten herritarrei esker. Guztion artean osatutako liburua da, beraz, aurkeztera goazena; azpeitiarrek egina, azpeitiarrentzat.

Hori dela-eta, gustatuko litzaiguke egitasmoan lagundu duten herritarrak aurkezpenean izatea. Oso gauza politak jaso ditugu liburuan, eta plazer bat izango da aurkezpena guztiok batera egitea. Ekitaldiaren ondoren, gainera, luntxa egongo da, eta aukera izango dugu liburuan jasotakoez eta falta direnez hitz egiteko.

'Azpeitiarrez Natul' liburuxka Natul euskara elkarteak eta Uztarria komunikazio taldeak argitaratu dute, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Uztarriako bazkide guztiek doan jasoko dute liburua etxean, eta gaiontzekoek eskuragarri izango dute bost euroren truke.

Argi dugu gure hizkerak berezi egiten gaituela, horregatik nahi genituen atzo eta gaurko hitz eta esapideak biltzea, altxor bat direlako. Azpeitiarrok mantentzen, aldatzen eta biziberritzen dugu gure euskalkia, eta eginkizun horretan ekarpen bat da 'Azpeitiarrez Natul'.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa