Santotomasak gertu, hiztegia eguneratu dugu "talo-arpeye" duten guztien omenez

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea 2017ko abe. 14a, 13:58

S eta T hizkiekin hasten diren hitz eta esapide berriak gehitu ditugu Azpeitiarrez Natul hiztegian. Oraingoan, gainera, Santotomasen atarian gaudela aprobetxatuta, talo-arpeye duten guztien omenez idatzi dugu sarrera hau. Herritar batek bidalitako hitza da:

Talo-arpeye: arpei borobile eta zapala.
"Hoi talo-arpeye dakena zuen etxepeko horrek! Marrazki bizidunetako pertsonaje bat ematein!".

Halako beste ehundaka hitz eta espide dituzue azpeitiarreznatul.weebly.com webgunean.