Asteko dozenerdiye argitaratu dugu 'O' eta 'P' hizkietako sarrerekin

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea 2017ko abe. 4a, 15:20

Sekulako ostizaparraie ateratzen ari zarete azken asteetan, eta asteko dozenerdiye argitaratu dugu gure webgunean, zuen perlekin. O eta P hizkiekin hasten diren hitz eta esapideak argitaratu ditugu, azpeitiarreznatul.weebly.com orrialdean.

Bestalde, gogoratu, toki-izenak biltzen ari garela proiektu berri baterako. Ekarpen ugari jaso ditugu, baina zain-zain gaude gehiago jasotzeko. Abenduan zehar izango duzue gure sorpresaren berri.