Toki-izenen bilketa berezia egingo du Natulek asteotan, 'Azpeitiarrez Natul' egitasmoaren baitan

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea 2017ko aza. 27a, 10:11

Natul euskara taldea proiektu berri batean murgilduta dabil, eta horren harira, azpeitiarrek kaleei, plazei, eraikinei eta txokoei nola deitzen dieten jakin nahi dute.

Azpeitiarrez Natul egitasmoaren baitan, herriko toki-izenak biltzeko saiakera egingo dugu datozen asteotan. Proiektu berri batean lanean ari gara, eta zerrenda hori osatu nahi genuke. Hori dela eta, datozen asteetan herrian ditugun kaleei, plazei, eraikinei eta txokoei nola deitzen diegun jakin nahi dugu. Horretarako, ondo egiten duzuen bezala, gure webgunearen bidez edo emailez (natul.euskeraz@gmail.com) leku horien izenak bidaltzea eskatzen dizuegu.

Honakoak dira orain artean jaso ditugun adibide batzuk:

  • Agirreneko etxiek.
  • Abergatzie.
  • Astoteye.
  • Atzekoaldeta.
  • Bidezarreta.
  • Erdikale barrena.
  • Irentzallenekue.
  • Joxelitonekue.
  • Sanaustinpie.
  • Triketatzie.
  • Txapeleta.
  • Urbanoneko etxiek.
  • Zentenayoko etxiek.

Mila esker, beti bezala, iturri hau zabalik mantentzeagatik.