"Itxureantzekoak" bakarrik ez, hitz itxurosoak Azpeitiarrez Natul webgunean

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea 2017ko urr. 29a, 20:24

Azken asteetako martxari jarraituz, oraingoan I eta J hizkiekin hasten diren hitzak sartu ditugu gure webgunean. Zuei esker biltzen joan garen ekarpenei galbahea pasa eta pixkanaka ari gara gehientsuenak argitaratzen. Eta oraindik ere astero ari gara ekarpen berriak jasotzen, iturria agortu ez den seinale. Segi horrelaxe gure webgunea aberasten eta Azpeitiarrez Natul egiten!