"Eurre ateatzen" ari zarete zuen ekarpenekin

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea 2017ko urr. 24a, 14:40

Azpeitiarron hiztegia gizentzen jarraitzen dugu zuen ekarpenekin. Aste honetan ere hitz eta adierazpide mordoxka bat jaso ditugu, eta guztiak biltzen eta irakurtzen ari gara egunotan.

Bitartean, uda aurretik jasotako hitzak argitaratzen jarraitzen dugu, eta E, G eta H hizkiei dagozkienak gehitu ditugu aste honetan. Merezi du gure webgunera bisita bat egitea, gauza politak bidali dizkiguzuelako.

Mila esker zuen laguntzagatik, "eurre ateatzen" ari zarete!