Zuen ekarpenekin ari gara hiztegi "bapue" osatzen

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea 2017ko urr. 16a, 11:03

Uda ostean ere zuen hitz eta adierazpideak jaso eta jaso jarraitzen dugu, eta ekarpen berri batzuekin eguneratu dugu webgunea. Aste honetan, B eta D hizkiekin hasten diren hitzak sartu ditugu. Horrelaxe ari gara hiztegi zeharo bapue osatzen Azpeitian.

Dakizuen bezala, gure webgunearen bidez edo natul.euskeraz@gmail.com helbidera mezua bidalita egin ditzakezue ekarpenak.