Jaso dituzte petoak Korrikan parte hartuko duten eragileek

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea 2017ko mar. 31a, 18:16

Korrikan parte hartuko duten herriko eragileek atzo jaso zituzten petoak. Mila esker guztiei euskararen aldeko jaiarekin bat egiteagatik. Herritarrak euskalduntzen jarraitzeko behar-beharrezko ekarpena egin duzue.

Ikusten duzuenez, asteazkenean herritar pila batek parte hartuko du Korrikan. Animatu zu ere, lo egingo dugu gero ere!

Txokolatada, Korrikaren ondoren

Eta Korrika Azpeititik igaro ondoren, asteazken goizaldean beste hitzordu bat izango da plazan: hara inguratzen diren guztientzat txokolate beroa prest izango dute Gure Ametsa elkarteko lagunek.